icono-elkarkide2

Nekazaritza, molde ekologikoan

Elkarkidek etxalde agroekologikoa du, Iruñeko Arantzadi Parkean kokatua. 2 hektarea baino gehiago ditu aire zabaleko laboreetarako, eta 3.500 m², berotegian. Salmenta-postu bat du (0 km) produktu freskoa eta garaian garaikoa saltzeko, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena sustatuta. Nekazaritza ekologiaren printzipioetan oinarrituta egiten da lan, eta 2013tik hona, ziurtagiri ekologikoa dauka.
Gure jardueren artean, hauek nabarmenduko ditugu; berezko haziak berreskuratzen ditugu, bai eta tokiko aldaerak ere; hondar organikoaren kudeaketa; baratzezaintzako eta ingurumeneko saiakuntzak ikertu eta garatzen ditugu, INTIA eta NUP erakundeekin; flora eta fauna osagarria sustatzen dugu; eta emankortasuna eta biodibertsitatea zaindu. Zirkulartasunaren kontzeptua etxaldearen ekoizpen-prozesuan ezarria dago.

HARREMANA / INFORMAZIOA

948 311518
elkarkide@elkarkide.com