icono-elkarkide2

La Caixako Gizarte Ekintzako Incorpora Programa

Zertarako:

Laguntza teknikoa Iruñeko Udalaren enplegu programari

Iruñeko Udalak kudeaturiko Enplegu Programarendako laguntza teknikoa da. Programa 1995az geroztik egiten da eta lan-esperientzia eman nahi die Nahasmendu Mental Larria duten pertsonei, hots, laneratzeko ibilbide batean barneratuta daudenei.
2018ko martxoaren 7ko 251.

EBAZPENAREN baitan dago, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaileak emana, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko toki entitateendako diru-laguntzak arautzen dituena.

0.7 Programa

Prestakuntza teoriko eta praktikorako proiektua da, enplegugarritasuna hobetzeko, Errenta Bermatua jasotzen duten pertsona langabeak kontratatuz, Osasun Mentaleko Sarean artatzen dituztenak lehenetsita.
Aurreko programak bezala, honek ere lan arloko gaikuntza landu nahi du bereziki, eta gizarte, lan eta prestakuntza arloko sostengua dauka.